XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Indarra eta konfidantza berriz gorputzean nola ari ziren zabaltzen sentitzeko.
Bere burua babesturik sentitzeko.
Baina erlojuaren orratzak aurrera zihoazen hura ohartu gabe.
Hamar minutu falta ziren trena abiatzeko.
Basoan zituen hondar ttanttak edan eta presaka atera zen tabernatik.
Kutxaren aurrean, giltza sartu eta buelta eman zion.
Edo, buelta ematen saiatu zen.
Bueltarik ez.
Giltza ez zen behar bezala sartzen.
Tripan sekulako zirrara sentitu zuen eta edandakoa zintzurrera igan zitzaion.
Goitigaleari eutsiz, giltza atera eta aztertu zuen.
Aztoraturik, zenbakia irakurri zuen.
Ezinezkoa zen: ederki zekien maleta kutxa horretan zegoela, ilararen azkenekoan.
Baina, giltza...
Beste kutxa bat aukeratu zuen, giltzaren zenbakiari zegokion kutxa hain zuzen.
Eskuak dardarka ideki egin zuen eta, noski, hutsik zegoen.
Bozgoragailuetan ahots batek iragarri zuen:
Bost minutu!
Eroturik, lehenbiziko kutxara joan eta idekitzeko eginahal guziak egin zituen.
Eta berriz, aurreko aldian bezalaxe, eginahalak alferrik.
Edariak, berriz ere, zintzurretaraino.
Beroak, tabernako aire girotuaren ondoren, gogor jotzen zuen buru muinetan.